PIERCING-ak ETA TATUAJEAK
Garai batean ez zenuke ikusiko jendea tatuaje edo piercing batekin ez bazen afrika edo ameriketako tributan. Gaur egun, berriz, kaletik joaten zarenean askotan piercing eta tatuajeak dituzten jende askorekin topatuko zara. Pasa gaitezen, bada, gaia atalez-atal lantzera. Goian esan dudan bezala, eta batzuek esaten duten bezala lehen tatuaje aztarnak Perun eta haren inguruko herrialdeetan aurkitu ziren. Ez zen ohikoa lehen, birramon-birraiton garaian, hiri handiko kaleetatik joatea eta jendea tatuajez josita aurkitzea nire ustez, ez zelako batere polita beraientzat. Gaur egun, moda bat izaten hasi da eta orain askoentzako bizitzeko modu bat da. Piercing bat edo tatuajeren bat egin nahi baduzu aditu batengana joan beharko zenuke, infekziorik hartu nahi ez baduzu. Gainera, denek ikusi dugu noiz behin ahaztea merezi duen tatuajeren bat eta nahiz eta gaur egun ahal dira kendu tatuajeak, laserren bidez, baina oso garestia da. Piercing-ekin, berriz, ez duzu arazo askorik izango kentzeko garaian. Belarritakoa kentzen duzulako eta zuloa bakarrik ixtea itxoin behar duzulako. Tatuajeekin gertatzen zen bezala, piercing-ekin ahal dituzu infekzioak edo erreakzio alergikoak eduki eta orduan segituan kendu beharko duzu piercing-a. Laburbilduz, nire ustez tatuajeak eta piercing-ak edukitzea oso ondo dago baina, egin baino lehen oso ondo pentsatuko nuke egin ala ez. Egiten baduzue tatuaje edo piercing bat aditu baten eskutik egin bide batez infekzio edo erreakzio alergikorik ez edukitzeko eta bestetik itsusi ez gelditzeko.
0 Comentarios
Deja una respuesta. |
AutorEscribe algo sobre ti mismo. No hay que ser elegante, sólo haz un resumen. Archivos
Enero 2017
Categorías |