ERDIALDEKO EUSKARAN
-Udaran pasa zaizun pasadizo bat? -Bai, ba geunden udaran nere oporretako etxian ta geunden kanpin-denda bat montatzen, ta justo egun hartan kriston haizia ite zun, ta bukau genunen montatzia ba kanpin-denda hegan atea zan. Ta nola terrenuak mas o menos hektarea bat neurtzen dun, ba nere aita hektarea baten korrika atea zan kanpin-denda baten atzetik. EUSKARA BATUAN -Udan pasa zaizun pasadizo bat? -Bai. Udan nire oporretako etxean geunden kanpin-denda bat muntatzen, eta egun hartan izugarrizko haizea egiten zuen. Muntatzen bukatu genuenean kanpin-denda hegan atera zen, eta lursailak hektarea bat neurtzen zuenez gutxi gorabehera, nire aita korrika atera zen lursail osoan kanpin-denda baten atzetik.
0 Comentarios
|
AutorEscribe algo sobre ti mismo. No hay que ser elegante, sólo haz un resumen. ArchivosCategorías |