Luis Faus Mena Zalamea de la Serena jaio zen 1943 aren Azaroaren 20an. Familia handi bateko hirugarren semea da. Guztira 6 seme-alaba dira eta bere gurasoekin zortzi ziren.
1954an familia osoa Zarautzera emigratu zuten beren seme-alabentzat etorkizun hobeago baten bila .. Hamabi urte zituela Bombas Iturren hasi zen mezulari bezela lan egiten eta Zarautzeko musika taldean hasi zen ikasten. Hamahiru urte zituela klarinetea jotzen ikasi zuen. Aldi berean, bere lana egin ondoren, artisautza Eskolan aritzen zen ikasten arratsaldeko 6:00 etatik gaueko 22:00raino. 16 urte zituela Donostiako kontserbatoriora apuntatu zen eta 19 urte zituela guitarrista txartela atera zuen. Gero, Naya aretoan hazi zen gitarra jotzen Fabrikan lan egiten zegoela, 21 urtekin utzi egin behar izan zuen lana eta soldadutza egitera joan zen garai horretan derrigorrezkoa zelako. Sidi-Ifnian egin zuen soldadutza (Afrikan). 1969an, hogeitasei urte zituela, Maria Dolores Cansecorekin eskondu zen, hau Esparragosa de la Serenan jaio zen Luisen herritik hurbil dagoen beste herri bat baina Zarautzen ezagutu ziren. Urte bat geroago, 1970ean, bere lehen alaba Maria Dolores Faus izan zuten. 1972an bere bigarren semea Luis Faus (nire aita) jaio zen, eta bi urte joan ziren Zalamea de la Serenara bizitzera. Zalamean zeudela, beren hirugarren alaba Ana Maria Faus izan zuten. Hura jaio ondoren hogei egun egon ziren eta gero Zarautzera buetatu ziren. Luis fabrikara bueltatu zen eta horrela egon zen berrogeita hemezortzi (2001) urte arte gero erretiratu egin zen. Gaur hirurogeita hamabi urte ditu eta oraindik gitarra jotzeko zaletasuna du. Hiru biloba ditu Ariadna, Aimar eta Oihana. Gaur egun bere herrialdera bueltatzen da bere familia osoarekin.
0 Comentarios
Deja una respuesta. |
AutorEscribe algo sobre ti mismo. No hay que ser elegante, sólo haz un resumen. Archivos
Enero 2017
Categorías |